Dagoeneko laugarren urteurrena ospatzera doa Algortako
Eztabaida Guneak. Hasteko, eskerrak eman dizkiete modu batean edo bestean proiektuan parte hartu duten guztiei eta inguruan dabiltzanei. Bestalde, guzti hori ospatzeko, astean zehar ekimen desberdinak antolatu dituzte. Horrenbestez, saio bana izango da asteazken, ostegun eta ostiralean: "Eztabaida proiektuaren aurkezpena. Gure iragana, oraina eta etorkizuna" hitzaldia, Salhaketaren "Mujeres en prisión. Voces desde dentro del Centro Penitenciario de Pamplona" liburuaren aurkezpena, eta "Alternativas al modelo represivo" solasaldia, hurrenez hurren. Hitzordua 19:30ean jarri dute Villamonte plazako A4 zenbakiko lokalean. Azkenik, larunbatean, hilak 6, "Preso 1 liburu 1" jaialdia egingo dute Txorimalo gaztetxean. Durangoko Kilauea rock taldeak eta Iruneako El Trono de Judas punk taldeak joko dute bertan. Amaitzeko DJ Madarik jarriko du musika. Sarrera 4 eurotan izango da. Jaialdian irabazitako dirua Getxo udalerriko preso politikoei liburuak erosteko erabiliko da. Argazkian, Eztabaida Guneak Euskal Herria kalean zabaldu zituen ateak 2008ko urriaren 8an.