Areetan lapurtu dute, Poliziak Itzubaltzetako auzokideak jazarri bitartean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 1a, 22:04

Pasa den larunbatean, Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plaza hamazortzi hilabetez erdibitzen duen murrua botatzen saiatu ziren ehun bat auzokide zelatan izateko, hiru dozena ertzain eta dozena erdi udaltzain izan ziren bertan, alkateak aginduta, eguerditik arratsaldeko 4ak arte. Bitartean, arratsaldeko 3ak aldera, hainbat lagunak Areetako Mesedeetako Amaren kaleko higiezinen agentzia bateko atea bortxatu eta zenbait material ebatsi zuen. Jabearen senide batek UKBERRI.NETi adierazi dionez, denda Areetako txikiteo gunetik hurbil badago ere, lapurrek ez zuten arazorik egunez ekiteko. Besteak beste, telebista bat, hiru sakelako telefono eta disko gogor bat eraman zituzten, atean kalte materialak sortzearekin batera. Argazkian, lapurtutako higiezinen agentzia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun