Lehen astean, ostirala urriak 5era arte, "Kuboa"-ren ordutegia honako hau izango da: astelehen, asteazken eta ostegunean, 12:00etatik 17:00etara, eta asteartean eta ostiralean, 11:00etatik 16:00etara. Eta urriaren 8tik 22ra, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 17:00etara. Isabel Garcia, Tokiko Agenda 21-eko arduradun eta Leioako Udaleko herritarren parte-hartze, gizarte-ekintza eta garapenerako laguntza zinegotziak adierazi duenez, “‘Kuboa’ ideiak sukaldatzeko eta fusionatzeko eremu bat da, aurkeztutako ideia, proposamen eta ekimenak aberastu ahal izateko agente desberdinen topaketa sustatzen duena. Jardunbide egokiak bideratzeko topagune bat da honako hau, energiak, erantzukizunak eta ideia guztiak elkarren artean biderkatzeko aukerak elkartzen diren puntua, hain zuzen ere”.
Bere aldetik, Carmelo Garitaonandia EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordearen esanetan, “gizarteari ahalik eta zerbitzurik onena emateko duen konpromisoarekin zintzo jokatuz, ezinbestekoa da gure unibertsitatea era honetako proiektu batean parte hartzea, bere helburua berrikuntzaren eta gizarte osoaren partaidetzaren bitartez ingurune bizigarriago eta osasungarriago bat sortzea baita”.