
Azken hilabeteotan hedatzen ari den fenomenoa Sopelara ere helduko da: lip dub bideoak.
Sopelako Udalak eta Euskara Zerbitzuak antolatu dute Sopel&Dub lehiaketa, eta horren bidez, sopeloztarrek euren sormena lantzeko aukera izango dute, eta sari potoloak eskuratuz gainera, udal iturriek zehaztu dutenez. Sopelako edozein taldek izango du aukera parte hartzeko: koadrilek, ikasle taldeek, kirol taldeek, musika taldeek, kultur taldeek, eta abar. Ezinbesteko baldintza bi baino ez dira egongo. Alde batetik, euskara hutsez abestutako kantak onartuko dira. Izan ere, lehiaketaren helburuetako bat euskararen erabilera bultzatzea da. Bestetik, grabaketa Sopelan egitea behar-beharrezkoa izango da. Eta noski, lip dub bat denez, irudiaren grabazioa sekuentzia planoan (plano bakarrean) egina izan behar da. Ez da bideo ediziorik onartuko, lehenengo bost segundoetan eta azkeneko bost segundoetan izan ezik (bideoaren tituluak eta bestelako errotulazioak sartzeko). Izena emateko hiru bide egongo dira:
www.sopelandub.com blogean dagoen formularioa betez;
info[abildua]sopelandub.com helbide elektronikora e-posta bat bidaliz; edo 673 322 038 telefono zenbakira mezu bat bidaliz. Taldearen izena, arduradunaren izen-abizenak eta arduradunaren telefonoa bidali beharko da. Lanak aurkezteko epea azaroaren 28ra arte zabalik egongo da. Argazkia: cc-by-nc
farlane.