Zinema hartuko du Berango Antzokiko denboraldi berriak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 3a, 14:24

Urrian abiatuko dute Berango Antzokiko programazio berria. Eskaintzak zine emanaldiak barneratuko ditu, hilaren 6an film komertzial bat emango dutelarik. Familientzako pelikulak larunbatetan eskainiko dira, 19:00etatik aurrera, eta igandeetan umeentzako zinema antolatuko da. "Aurreko urteetan bezala, Berangoko Antzokian arrakasta handiko edo ikusleentzat erakargarriak izan daitezkeen pelikulak emango dira", udal iturriek aipatu dutenez. Dena den, igande honetan ez da saiorik egongo Bizikleta eta Jasangarritasunaren Eguna ospatuko delako. 28an ere ez da egongo zine emanaldirik, egun horretan umeek ondo ezagutzen duten Oliver magoaren ikuskizuna eskainiko delako. Argazkian, 2011ko abenduaren 18an ospatu zuten Berango Antzokiko urteurrena / © Berangoko Albisteak.

"Berango Antzokia kultur areto garrantzitsua bilakatu da herriarentzat, eta urtero milaka ikusle erakartzen ditu. Era berean, herriko elkarteek beraien lana erakusteko leku egokia bihurtu da", tokiko arduradunek azaldu dutenez.

Berango Antzokiko urriko egitaraua (pdf)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun