
"Dakizuenez, EAEko parlamenturako hauteskundeak hemen daude eta ezkertiar eta abertzaleok aurrerapauso garrantzitsu bat emateko aukera bat dugu,
EH Bilduk emaitza bikainak lortuta", adierazi dute Erandioko ezkertiar eta abertzaleek. Baina, ezinbestez, "lorpenak berez ez baitatoz", fruituak jasotzeko ahaleginak egin beharko dituztelakoan dira; eta bide horretan, prest daukate jada hauteskunde kanpainako egutegia. Besteak beste, ostegun gauerdian, kanpainaren hasierarekin, Altzagako alkartetxean batuko dira lehenengo kartelak ipintzeko. Ostiralean, berriz, aurkezpen jaia eta mokadutxoa izango dira Astrabuduako herriko tabernan, 20:00etan. Larunbatean, propaganda banatzeko lotu dira, 12:30ean, Altzagako metro geltokian. Azkenik, igandean, taldeko argazkia egingo dute. Horretarako, Astrabuduako Josu Murueta plazan batuko dira, 13:00etan. Argazkian, 2011ko martzoaren 6an, hauteskunde bulegoa zabaldu zuen Altzagako San Jeronimo kalean Erandioko Bilduk.