Santa Eugenia plazako murrua berrosatzeari ekin dio Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 3a, 15:01

Pasa den larunbatean Itzubaltzeta / Romoko ehun bat auzokidek herriko Santa Eugenia plaza erdibitzen duen murrua eraisteari ekin zion. Halere, ezin izan zituzten plaza zabaltzeko auzolanak amaitu, Imanol Landa Getxoko alkateak aginduta dozena erdi bat udaltzain eta hiru dozena ertzainek eragotzi zielako, 140 bat lagun identifikatu zituztela. Horrezkero, 18 hilabetetan hainbatetan ezabatzea eskatu duten hirigintza oztopoa ezin izan zuten kendu itzubaltzetarrek. Gaur, baina, auzokideen eskaerak entzun ez eta murrua berrosatzea agindu du Udal Gobernuak. Goizeko 8etatik, azpikontratatutako enpresa bat ari da plazan, udaltzainen babespean, apurtutako horman harri gehiago jarriz. Argazkian bi behargin "lotsaren murrua" berrosatzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun