Datozen bost urteetarako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) herritarrekin batera landu nahi du Leioako Udalak. Bidean, hainbat lan-mahairekin jardun nahi dute, arloka banatuta: familia, transmisioa eta euskalduntzea; gazteak; eta aisia, kirola, kulturgintza eta teknologia berriak. Lan-mahai bakoitzarekin bi batzar egingo dituzte, ordu bikoak. Dagoeneko datak zehaztuta daude: urriaren 3a eta 11, 19:00etatik 21:00etara, Mastitxu Udal Euskaltegia (Iparragirre etorbidea, 78). Lehenengo bileraren helburuak orain arte egindako lanaren balorazioa egitea eta diagnostikoa kontrastatzea izango dira. Bigarrenean, berriz, helburu estrategikoak zehaztu eta ekintzak proposatuko dituzte. "Lehenengo bileraren helburuak orain arte egindako lanaren balorazioa egitea eta diagnostikoa kontrastatzea izango dira. Bigarrenean, berriz, helburu estrategikoak zehaztu eta ekintzak proposatuko dituzte", adierazi dute udal arduradunek. Parte hartu nahi dutenek 946 072 576 telefono zenbakira deitu edo euskerateknikaria[abildua]leioa.net helbide elektronikora idatz dezakete. Argazkian, Eneko Arruebarrena Leioako alkatea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!