Murruaz, plazaz eta kultur etxeaz hausnartuko dute gaur Itzubaltzetako auzokideek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 3a, 18:48

Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plaza, berau erdibitzen duen "lotsaren murrua" eta ondoan eraiki beharreko kultur etxea aipagai izango dituzte gaur auzotarrek, 19:30ean, Lope de Vega kaleko kultur etxean egingo duten bileran. Izan ere, larunbatean murrua botatzeko saiakeraren ostean Itzubaltzeta / Romoko auzokideek zabaldu zutenez, "benetako parte-hartze prozesua irekitzeko" bidean, "laster, etorkizuneko kultur etxearen inguruan aritzeko asanblada irekiak deituko dira". Gainera, auzokide guztiei parte hartzeko dei egin zieten, "hainbat eta gehiago izanda, indar handiagoa edukiko dugu instituzio 'gor' hauen aurrean". Dena den, ikustekoa da zein izango den murruaren berrosatzeari eta Imanol Landa alkateak kaleratutako bandoari auzokideek emango duten erantzuna, haien apustua "plaza berreskuratzeko herri lanetan jarraitzea" baita. Argazkian, larunbatean murrua botatzeko bildutako auzokideak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun