Algortan eta Sopelan ere prest da EH Bildu kanpainari hasiera emateko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 4a, 14:02

Gauerdi honetan, hamabietan puntu-puntuan, datorren urriaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-kanpaina hasiko da. Datorren 19ko gaueko hamabietara arte alderdiek herritarren botoa erakartzeko jarduerak egin ahalko dituzte publizitatea, propaganda, mitinak eta bestelako jarduerak erabiliz. Horrenbestez, Erandion bezala, Algortan eta Sopelan EH Bilduk prest ditu hauteskunde kanpainako ekitaldiak. Propaganda banaketa eta kotxe-megafonia alde batera utzita, lehenengoek 23:00etan jarri dute hitzordua gaur, kartelen itsasketa antolatu eta egiteko. Bihar, berriz, kalejira musikatua egingo dute Telletxetik, 19:00etan hasita; eta ondoren, Herriraren preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzera (20:00) joango dira. Larunbatari dagokionez, herri argazki masiboa egiteko lotu dira Maria Kristina parkean, 13:00etan. Bakoitzak bere lan edo hobby tresna eraman dezala (mailuak, ordenagailua, gitarra, surf ohola, liburuak...) eskatu dute. Sopelan ere larunbata aukeratu dute argazki erraldoia egiteko. Hitzordua 12:00etan jarri dute, Udaletxeko plazan. Hala ere, aurretik, ostiralean, informazio bulegoa zabalduko dute Elizalde kaleko 1. zenbakian, 20:00etan. Argazkian, 2011ko maiatzaren 11n, Bildu koalizioak udal eta foru hauteskundeetarako mitina eman zuen Algortako Tellagorri plazan.

ALGORTA

Urriak 4, osteguna
23:00 Telletxe plazan lotu dira kanpainari hasiera emateko.

Urriak 5, ostirala
19:00 Kalejira musikatua, Telletxetik. Ondoren, Herriraren preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzera (20:00).

Urriak 6, larunbata
13:00 Herri argazki masiboa, Maria Kristina parkean. Bakoitzak bere lan edo hobby tresna eraman dezala (mailuak, ordenagailua, gitarra, surf ohola, liburuak...).

Urriak 12, ostirala
Independentzia Eguna.
11:00 Bizikleta martxa, Telletxetik.
13:00 Ikurrinari omenaldia, Telletxen.

Urriak 13, larunbata
16:15 Denok BECera! Independentziaren aldeko ekitaldi nazionala. Algortako metro geltokian elkarrekin joateko.

Urriak 19, ostirala
20:30 Txistorrada Tellagorrin kanpainari amaiera emateko.

ERANDIO

Urriak 4, osteguna
00:00 Kartelak jarri, Altzagako alkartetxetik abiatuta.

Urriak 5, ostirala
20:00 Aurkezpen jaia eta mokadutxoa, Astrabuduako herriko tabernan.

Urriak 7, igandea
13:00 Argazki jendetsua, Astrabuduako Josu Murueta plazan.

Urriak 10, asteazkena
19:00? Eskualdeko ekitaldia, udaletxeko plazan.

Urriak 13, larunbata
12:00 Kotxe-karabana, Altzaga kiroldegitik.

Urriak 19, ostirala
20:00 Itxiera ekitaldia, Altzagako Jado kalean.

Informazio gehiago hemen sakatuz.

SOPELA

Urriak 5, ostirala
20:00 Informazio bulegoaren irekiera, Elizalde kaleko 1. zenbakian.

Urriak 6, larunbata
12:00 Argazki erraldoia, Udaletxeko plazan.

Urriak 11, osteguna
19:00 Mitin nagusia, Udaletxeko plazan.

Urriak 12, ostirala
20:00 Bertso poteoa, informazio bulegotik hasita.

Urriak 13, larunbata
10:00 Futbito txapelketa, Zipiriñen.

Urriak 14, igandea
17:00 Mus txapelketa, frontoian.

Urriak 19, ostirala
20:00 Herriko mitina, udaletxeko plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun