Gunearen urbanizazioaren bitartez, "plazek, parkek eta Getxoko astirako beste gune batzuek dituzten ezaugarri antzekoetako aldea" sortu nahi du Getxoko Udalak. Horretarako, "jolas guneak eta egoteko aldeak egokitu" nahi dituzte, "horietariko batzuk estalitakoak, eta gune berdea areagotu ere".
Imanol Landa Getxoko alkateak uste du
"estalduraren urbanizazioak Getxoko Andra Mari auzoan eragina zuen aspaldiko auziari amaiera ipintzen dio, bai trenaren trazaketak suposatzen zuen oztopo fisikoari lotutakoari bai antzinako geltokiak suposatzen zuenari. Orain, lurrazpiko metroarekin, inguruko lagunek auzokideen arteko topaketa sustatuko duen gunea eduki ahal izango dute eta horrekin auzoarekin gozatu ere. Horregatik nire poztasuna, auzoarentzat eta orokorrean Getxorentzat hain erabakigarria izango den aurrerapenagatikā.
Bere aldetik, Mikel Torres Garraio Partzuergoko presidenteak uste du "zailtasun tekniko handiko lanek zigortu dituzten kaleen eta orubeen urbanizazioa egiteari ekin behar diogu orain, horiek auzokideengan eragin handia izan dutelako, etxebizitzak oso hurbil daudelako".