3.- Urteak pasatu beharko dira (baita auzokideon kexak ere) “Kabul-Sarajevo”-n (Xake plazan) hartutako neurriaren antzeko bat hartzeko gure plazan eta desadostasun-horma pare bat metro atzera botatzeko?
4.- Aipatutako plazaren etorkizun hurbila zein izango den azaltzeko, auzo-lagunen artean informazio-bideak mantentzeko gai izango zarete? Lanen hasiera zehazturik ez badago, auzoko kexa burutu beharko da. Barkamena eskatzearen zergatia azaltzea nahiko genuke. Agian, horma mantentzeagatik? Edota agian Poliziaren erakustaldiagatik? Ehun auzo-lagun baino gehiago identifikatzeagatik? Espero dugu barkamena arazoei konponbideak ematen saiatzen diren eta beren auzoarekin konprometituta dauden herrikideak izateagatik ez izatea.
5.- Elkarrizketarako ateak zabaldu dituzuelakoari buruz... zuen artean izango da, gurekin inork ez baitu hitz egin.
6.- Sirena hotsei eta ordena-agenteen agerpen izugarriari esker, auzokide askoz gehiago egoera penagarriaren berri izan dugu, eta dudarik gabe, gehiagora joko du. Hau hasiera baino ez da.
Azkenik, hurrengo igandean, hilak 7, eguerdiko 12:00etan Santa Eugenia plazan, Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako auzokide guztiei bilera ireki batera deia egiten diegu. Itxaroten zaitugu zu eta informatuta egon nahi duen edozein. Zenbat eta gehiago izan, gero eta arinago konponduko dugu!
Elkarrekin, Santa Eugenia Herriarentzat elkartea