Landak aipatu duenez, “Getxoko turismoarentzat eremu estrategikoa denan kokatuta dago bulego hau, hots, Ereagako hondartzan. Proposamen estetiko modernoa eta erakargarria asmatu dugu bulegoarentzat, ingurunean sartuta dagoena, eta horren ondorioz, gure bisitariei zerbitzurik onena emango diegu”. Diseinu oso zaindua izango du barrualdean eta fatxadan material nobleak erabiliko dira, egurra bezalakoak, Imanol Landa buru duen taldeak bultzaturiko turismo proiektuarekin bat etorriz. Bulegora itsas pasealekutik sartuko da iparraldeko fatxadatik, eta jendearen arretarako gune zabala izango du. Langileentzako hiru bulego, biltokia, atondoa eta komunak izango dira bertan.
Joseba Arregi Hirigintza zinegotziak, bere aldetik, nabarmendu duenez, “jatorrizko eraikina 1966an eraiki zuten eta 1988an zaharberritu zuten, horregatik gaur egun atondu beharra daukagu beharrizan berriei egokitzeko. Egungo eraikinaren diseinuari eutsiko diogu, arkitektura arrazionalistaren ezaugarriak nabarmenduz, eta egungo itxura handiagoa eta itsasoari lotuagoa emanez. Eraikina itsasora zabaltzen da, hondartzako pasealekuko sarbideak saihestuz, klimatologiak gehien zigortutako lekuak baitira”. Eraikin barruan biziberritu nahi den beste eremu bat, patioa da, eraikinari argia eta itzala eman behar dion espazioa dela, eraikineko aireztapen sistemako elementu garrantzitsua eta eraikineko beste espazio bat dela uste baita.
“Arlo turistikoan funtsezko puntua da hau, jende asko dabil paseoan, bai bisitariak, bai turistak bai auzotarrak, Bizkaiko pasealekurik jendetsuenetarikoa da. Eta horregatik bisitarientzako eta turistentzako arreta gunea handiena da, gune irekia, pasealekutik zatozela barruan egiten den guztia ikusiko delarik”, esan du, azkenik, Itziar Epalza Turismo zinegotziak.