Umeen Bizikleta Festa izango da igandean Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 5a, 18:58

Igande honetan, urriak 7, Bizikleta eta Mugikortasunaren Eguna ospatuko da Uribe Kostan. Irteera bakarra egongo da Erandion, 11:00etan. Parte- hartzaileek Leioa eta Getxo udalerriak zeharkatuko dituzte, 13:00ean gutxi gorabehera Moreaga parkera heldu arte. Plaza horretan helmuga kokatuko da. Moreagan umeentzako parkea jarriko da eta Berangoko Txirrindulari Elkarteak antolatutako Bizikleta Jaia honetara hurbiltzen diren pertsonen artean sariak banatuko dira. Beraientzat freskagarriak eta pintxoak egongo dira ere. Arratsaldean diskoteka egongo da eta bigantxak askatuko dira. "Berangoko Udalak, urtero ehunaka pertsona erakartzen dituen ekitaldi hau mantendu nahi du, kirola errebindikatzeko eta bizikletak garraiobide garbi eta jasangarri gisa duen garrantzia azpimarratzeko", adierazi dute tokiko iturriek. Argazkian, Uribe Kostako Umeen Bizikleta Festaren aurreko edizioetako bat / © Berangoko Albisteak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun