"Arazo logistikoak direla eta",
EH Bilduk gaurko Algortan iragarrita zeukan kalejira bertan behera gelditu da, koalizioko iturriek jakinarazi dutenez. 19:00etan izan behar zuen, Telletxetik abiatuta; gero 20:00etan Herriraren preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzera joateko. Bitartean, Erandion, aurkezpen jaia eta mokadutxoa egingo dituzte 20:00etan, Astrabuduako herriko tabernan. Ordu berean, informazio bulegoa zabalduko dute, Sopelako Elizalde kaleko 1. zenbakian. Larunbatari dagokionez, argazki masiboak aterako ditu EH Bilduk Sopelako Udaletxe plazan eta Algortako Maria Kristina parkean; 12:00etan eta 13:00etan, hurrenez hurren. Gauza bera egingo dute Erandion, igandean, 13:00etan, Astrabuduako Josu Murueta plazan. Algortako argazkirako bakoitzak bere lan-hobby tresna eramatea eskatu dute. Argazkian, 2011ko maiatzaren 11n, Bildu koalizioak udal eta foru hauteskundeetarako mitina eman zuen Algortako Tellagorri plazan.