
Urriaren 26ra arte zabalik egongo da
Getxoko Udalak antolatutako V. Izarren Distira Galan parte hartzeko izena emateko epea. Aurten Port Aventurarako bidaia egongo da talde irabazlearentzat. Gala azaroaren 11n izango da Andres Isasi Musika Eskolan, Areetan, eta aurretik egin beharreko castingak urriaren 30ean eta 31n izango dira Algortako Aldai patronatuan. Parte hartzaileak 1994tik 2000 urtera bitartean jaiotakoak izan beharko dira. Eta talde bakoitzak gehienez 6 partaide izan beharko ditu. Ikuskizunak mota askotakoak izan daitezke, tartean, musika, dantza, antzerkia, zirkuko teknikak, bakarrizketak, bertsoak…Hori bai, euskara hutsean. Lanen iraupena 2 eta 10 minutu bitartekoa izango da eta ez da onartuko edozein oinarrizko eskubide urratzen duten ikuskizunik, udal iturriek gaineratu dutenez. Izen-ematea egiteko, interesdunek honako bide hauek dituzte:
getxo[abildua]izarrendistira.com helbidera idatzi, Tuentin (bilatu Izarren Distira Getxo helbidea eta bidali datuak mezu pribatu baten bitartez) eta 663 083 736 telefono zenbakira jotzea. Bidali beharreko datuak izen-abizenak, jaiotze data, ikastetxea eta telefono zenbakia dira. Argazkian, iazko galako parte hartzaileak / cc-by-nc-sa Topagunea.