Leioa eta Erandioko campuseko Ikasle Mugimenduaren aldarrikapenak:
- Hezkuntzako diru partida %14 jaitsi digute. Guk hezkuntzan gastu militarrera zuzentzen den diru guztia hezkuntzan inbertitzea exijitzen dugu ikasleok.
- Unibertsitateetako tasak etengabean igotzen ari dira hezkuntza publikoa pribatura gerturatuz. Horregatik, tasen jaitsiera exijitzen dugu ikasleok.
- Bekak eskuratzeko betebeharrak oro har gogortzen ari dira. Horregatik, beka behar dutenek eskubide hori izatea exijitzen dugu ikasleok.
- DBHko zikloari urte bateko murrizketa egin diote merkatuen mesedetan. Hori dela eta herriari eta herritarrei begirako hezkuntza bat exijitzen dugu ikasleok.
- Eduki instrumentalen indartzea egin da (hizkuntzak, matematika eta zientzia) ikasleon hautagaiak murriztuz. Herritar aske eta kritikoak hezteko hezkuntza exijitzen dugu ikasleok.
- Unibertsitateko maila akademikoa debaluatzen ari dira, kritikotasuna murriztuz eta ikasleak masterrak egitera bultzatuz. Hezkuntza duin eta kritiko bat exijitzen dugu ikasleok.
- Enpresa pribatuek geroz eta finantziazio handiagoa ematen ari dira unibertsitateei. Master el correo, master EITB… ohikoak bihurtu dira. Ikasleok finantziazio publiko bat exijitzen dugu, enpresen esku hartzetik at.
- Curriculumaren %35a soilik egokituko zaio erkidegoei, gainontzekoa Madriletik erabakiko da hizkuntza eta nazio zapalduen kaltetan. Hori dela eta, herri eta nazioak zapaltzen ez dituen hezkuntza bat exijitzen dugu ikasleok.