Igandean egingo dute lehen aldiz Bilbo-Getxo Road Race lasterketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 8a, 21:04

Aurten 20 urte betetzen dituen Bizkaiko kirol prentsaren elkarteak lagunduta, Bilbo-Getxo Road Race izeneko lasterketa estreinatuko da igandean. Urte batzuk desagertu ostean indarrez bueltatutako Areeta-Bilbo lasterketarekin antzekotasun handiak ditu proba horrek eta ezberdintasun nagusia da 12.400 metro dituela, Areeta Bilbok baino 600 gehiago, Bizkaiko Zubia eta Txurruka kaia bitarteko zatia ere zeharkatuko dutela. Halere, antolatzaileek iragarri dute mila atletak baino gehiago hartuko duela parte eta haien artean 80 eta 90 hamarkadatan ospe handia izan zuten batzuek ere zenbakia jantziko dutela. Besteak beste, Cristina Petite, Amaia Piedra, Estibaliz Urrutia, Javier Fontaneda, Juan Carlos Andres Alfaro eta Fernando Zuluaga izango dira irteera marran. Horiekin batera, Jon Salvador lasterkari erandiotarra eta Javier Conde Basauriko paralinpiar atleta arituko dira Bilboko udaletxetik Txurruka moilaraino. Argazkian, Jon Salvador korrikalari eta ertzaina, artxiboko irudi batean.

Bilboko udaletxetik, Uribitarte pasealekutik jarraitu beharko dute atletek, Kongresu Jauregiraino. Bertan, errepidera irten eta Euskalduna zubia zeharkatuko dute. Behin Deustun sartuta, Morgan kalea eta Deustuko kanala atzean utzi beharko dituzte. Handik jarraituta, Elorrieta izango dute azken pasabidea Erandioko Lutxana auzoan sarrera egin baino lehen. Handik aurrera, Ibaizabal jarraitu besterik ez dute egin beharko korrikalariek Txurrukaraino heltzeko.

Izen-ematea

Parte hartu nahi duten kirolzaleek ostegunera arte izango dute aukera, events@eventseuskalpress.es posta elektronikora idatziz edo 944 058 866 telefonora deituz. Lasterketan bi autobus izango dituzte, garraiatu behar duten ekipajea Bilbotik Areetara eramateko. Era berean, antolatzaileek iragarri dute bi zuzkidura gune izango direla, proba erdian eta helmugan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun