Arte Ederretako ikasleek Pekinen egindako lanak bilduko ditu bihar eta ostegunera arte "Txina da" erakusketak. Ekimen horretan, EHUko Arte Ederren Fakultateko hirugarren zikloko zortzi ikaslek Pekingo MA Studioan egonaldia egiteko jaso zuten beka baten ondorioz Txinako hiriburuan bertan sortutako lanak erakutsiko dituzte. Erakusketa Bilboko Abandoibarra etorbidean dagoen EHUko Bizkaia Aretoko Etxepare eta Axular geletan egongo da ikusgai, bihartik ostegunera, 8:00etatik 20:00ak arte. Sarrera librea izango da. Arte Ederretako ikasleek Pekingo egonaldian burutu dituzten proiektu hauek lotura zuzena daukate bakoitzak bere doktorego tesian jarraitu dituen ikerketa ildoekin. Unibertsitate Hedakuntzako errektoreordetzak antolatutako beka hauek, EHUko Arte Ederren Fakultateko Arte eta Teknologia, Margolaritza, Marrazkia eta Eskultura Sailek eta Nazioarteko Hedakuntzako errektoreordetzak finantzatu dituzte. Egileak Laurita Siles, Nadia Barkate, Edurne Gonzaalez, Miriam Isasi, Juan Pablo Orduñez “Mawatres”, Unai Requejo, Leire Urbeltz eta Cristian Villavicencio dira. Arantza Lauzirikak, ordea, erakusketa eta beken programa koordinatu ditu. Argazkian, ezkerrean, Laurita Siles Pekinen. © Txalamobil Herriz Herri - Dinastia Trini.