Berbalagun izateko izen-ematea zabaldu dute Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 8a, 22:39

Hirugarren urtez, Leioako Berbalagun egitasmoan izen-emateko epea zabaldu dute, "Praktikatu gurekin!" lelopean. Tokiko udal euskara zerbitzuak, Lamia AEK euskaltegiak, Mastitxu udal euskaltegiak eta Berbalamiñe euskara elkarteak sustatuta, egitasmoak hainbat helburu dauka, tartean, Leioako euskaldunak elkar ezagutzea, euskararen praktikaren bidez norberaren euskara hobetzea eta euskarari eta euskaldunoi gune berriak eskaintzea. Gainera, iaz, eskaintza indartu eta Gurasolagun programa ere sortu zuten Leioan, "transmisioari begira familientzako aldaera". Izena emateko, herriko bi euskaltegietara edo Kultur Leioara hurbiltzea besterik ez da egin behar, antolatzaileek azaldu dutenez. Halere, zalantzaren bat izanez gero, leioa_berba[abildua]aek.org posta elektronikora idatzi edo 944 646 063 telefonora deitu daiteke. Gainera, azken urteotan bezala, partaideek EHUko kredituak eskuratu ahalko dituzte, bidaia eta egonaldietarako deskontuak, "Aizu!", "Argia" eta "Berria" argitalpenak merkeago, eta beste hainbat abantaila. Leioaz gain, Erandion, Getxon eta Uribe Kosta Mankomunitatean ere mintzapraktika egitasmoak daude. Iaz, 47 talde osatu ziren eskualdean, 360 mintzalagunekin. Guztira, Euskal Herrian, 5.000 baino gehiago dira egitasmo hauetan parte hartzen duten lagunak. Irudian, aurtengo kartela.

Leioako Berbalagunen oharra

Izena emateko epea zabalik dago

Ikasturte berriarekin batera, zabalik dago mintzapraktika programetan izena emateko epea. Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek izen desberdinak hartu ditu; berbalagun, mintzalagun, mintzakide, solaskide... Egitasmoak izen desberdinak izan arren, oinarrian gauza bera dute denek, euskararen praktikaren bidez norberaren euskara hobetzea eta euskarari eta euskaldunoi gune berriak eskaintzea.

Dagoeneko 5.000 baino gehiago dira egitasmo hauetan parte hartzen duten lagunak Euskal Herriko lurralde guztietan. Eta ezin ahaztu transmisioari begira familientzako aldaera, gurasolagun programa.

Gainera, azken urteotan bezala, partaideek EHUko kredituak eskuratu ahalko dituzte, bidaia eta egonaldietarako deskontuak, "Aizu!", "Argia" eta "Berria" merkeago, eta beste hainbat abantaila.

Izena emateko hurbildu zure herriko euskaltegietara (AEK Lamia euskaltegia edota udal euskaltegira, edota kultur etxera ere. 

Praktikatu gurekin!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun