Partaideek, Kultur Etxetik bultzatutako jarrera kritikoa jarraiki, egungo kultura ereduaren inguruko ikuspegia aditzera eman zuten. Eginiko hausnarketen artean nabarmendu behar da bertoko kultura elkarteen sustapenaren eta jardueren hedaduraren arteko oreka lortzearen beharra. Horretarako partaidetza handiagoaren aldeko formulak bultzatzea ezinbestekoa izango da. Halaber, kultura elkarteen eta udaleko arduradunen arteko harremanaz mintzatu zen, beharrezko tresna baita kultura jardueraren eragin estrategikoa, soziala eta ekonomikoa hobetu nahi bada. Herritarren eta bertoko elkarte eta kolektiboen parte-hartzea errazteko asmoz, honako e-posta helbidea sortu da: partaidetza[abildua]getxo.net. Horren bidez iritziak eta iradokizunak eman daitezke.
Hurrengo saioak
Proiektuaren analisi eta diagnosi faseak aurrera egingo du urriaren 17an eta 31n izango diren saioetan. Horietan parte-hartzeko zenbait dinamika garatuko dira honako alderdi hauek aztertzeko: Kultur Etxearen egungo eskaintza, kultura politiken ingurune soziala eta ekonomikoa eta kultur guneen kudeaketa, antolaketa eta baliabideak. Azkenik, azaroaren 7a, fasearen azken saioa izango da. Horretan, aurreko saioetan aztertutako ikuspegi eta alderdiak berrikusiko dira.
Irailaren 27an abiarazi zen