2012ko Udako Ikastaroetan, uztailean eta abuztuan, parte hartu zuten ikasleek 10etik 8,5 batekin baloratu dituzte ikastaro horiek, tokiko arduradunek adierazi dutenez.
Getxoko Udalak antolatutako ekimen horren 27. ekitaldian 80 neska-mutikok parte hartu zuten. Horiei egindako gogobetetasun-inkestaren arabera, ikasleen %95ek beste pertsona batzuei gomendatuko lieke ikastaroa egitea. Gehien baloratzen dituzten gaiak dira: ikasketak eta kirola tartekatzea, adiskide berriak egiteko aukera izatea eta irakasleek haiei eskainitako arreta. “Udalak urtero antolatu eta 26.000 euroko inbertsioa ekarri duten ikastaro horien helburua, hezkuntza jarduera eragitea da, Lehen Hezkuntzako 6. maila eta DBHko lehen zikloa ikasten ari diren herriko gazteak laguntzeko klaseak emanez. Haien artean dute lehentasuna ikasgaiak gainditu ez dituztenek edota errefortzua behar dutenek honako ikasgai hauetan: Hizkuntza, Matematikak, Euskara eta Ingelesa”, gogoratu du Kepa Miñambres Hezkuntza arloko zinegotziak. Argazkian, ikasketak kirolarekin uztartzen dituzte Udako Ikastaroetan / © Getxoko Udala.