Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana prestatzen ari da Leioako Udala

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 9a, 13:54

II. Planaren iraunaldia bukatu dela ikusita, Planaren Ebaluazioa eta Leioako Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Planaren 2012-2015 oinarria den diagnostikoa martxan jarri du Leioako Udalak. Guzti hori aurten amaitzeko asmoa dago, tokiko iturriek adierazi dutenez. Prozesu horretan, Murgibe berdintasunerako aholkularitza enpresa esleipendunaren laguntza teknikoarekin izango da. "Bertatik, hurrengo hilabeteetan Udaleko langileriarekin eta herriko gizarte eragileekin harremanetan jarriko dira prozesurako informazioa biltzeko, galdetegi, elkarrizketa, eztabaida taldearen bitartez, besteak beste", azaldu dute udal arduradunek. Argazkian, gizon eta emakumeak azaroaren 25eko kontzentrazio batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun