Koldo Iturbe Euskara zinegotziak, bere aldetik, mota honetako ekimenen garrantzia nabarmendu du “alde batetik, bizi dugun garaira egokituta dagoelako, komunikatzeko sistema berrien erabilpenean oinarritzen delako, euskarak bizirik dagoela erakusten eta bestetik, elkarteen arteko kolaborazioaren beste adibide bat delako eta baita Udala eta gizarte eragileren arteko elkarlanarena ere eta hori ere pozgarria da guretzat”.
Lehiaketa
Parte hartzaileek pasa den maiatzean testu laburrak (SMS eta e-postak) aurkeztu zituzten, aurretik aukeratutako udalerriko 15 argazkilariren 15 argazki banatan oinarrituta. Guztira, 81 lagunek hartu dute parte, 107 lanarekin, SMS eta e-postak. Testuen estiloa anitza da (prosa, poesia…) eta bai batueraz bai euskalkietan daude idatzita. Laura Mintegi, Iñaki Frieira, Irati Elorrieta eta Unai Elorriaga idazleek osatutako epaimahaiak SMS eta eposta hoberenak aukeratu zituen. “Oso pozik gaude, lehen edizioa izateko aurkeztu diren partaideen eta testuen kopuruarekin eta gainera kritika onak jaso ditugu, ekimenaren originaltasunagatik, irudiak, testuak eta teknologia berriak batzeagatik. Erakusketa Torrenen amaitu ondoren, beste toki batzuetara eramateko asmoa dugu” azaldu du Lander Solozabal Egizu Getxo Euskaldun! elkarteko ordezkariak.
SMS irabazlea Mikel Martinez de Osabaren argazkian dago oinarrituta, zapatila batzuei buruzkoa eta e-posta Konrado Mugertzaren kateen irudiari lotutakoa da. Kategoria bakoitzeko txapeldunek 300 euro jasoko dituzte. Gainera, argazki bakoitzak testu irabazle bana du, erakusketan ikusgai daudenak.
“ArgIHIzkiak” erakusketa aurkezteko prentsaurrekoa (albuma)