Pintxoak eta postreak dira izarrak, baina ez da hori bakarrik izango eskaintza oso honetan. Ongintzazko afarira doazenek hainbat sorpresa hartuko dute hasiera-hasieratik. Gau horretan, Artatza Jauregiak oso dekorazio berezia izango du. Bi DJ ere izango dira, bi giro ezberdin sortuko dituztenak: batean lasaitasuna izango da nagusi, agur, elkarrizketa eta iritziak partekatzeko ideala; eta bestea, dinamikoagoa, gauaz modu aktiboagoan gozatu nahi dutenentzat. Barreak eta umorea Sara Escuderoren eskutik etorriko dira, “El Club de la Comedia” saioak antolatutako V. Bakarrizketa Txapelketaren irabazlea. Eta bitartean, debaldeko edana zerbitzua izango da, 20:30ak eta 00:00ak artean. Ekitaldia amaitu ondoren, gauerdi partean, pertsona bakoitzari Munetaberriren hiru botila txakolin oparituko zaizkio, Unax Cañibanoren aldeko ongintzazko afariaren edizio esklusibokoak. Agur esateko, jankideek txartel bana jasoko dute, Leioako Unico Lounge tabernan edari bat doan hartzeko.
Mugimendu solidarioa
Unax Cañibano 8 urte eta erdiko umea da, jaiotzetik detektatutako bihotzeko oso gaixotasun larria duena. Unaxi irailaren 10ean egin zioten hil ala biziko ebakuntza Children's Hospital izeneko ospitalean, umeentzako medikuntza-zentrorik ospetsuena. Estatu Batuetako ospitaleko egonaldia luzatuko duen pneumoniaren kontra borrokatu eta gainditu ondoren, eboluzioa geldoa da, baina aldi berean, segurua eta positiboa.
Ebakuntzaren lehen ordainketa egin ahal izateko, 150.000 eta 200.000 euro artekoa (Unaxen egonaldiaren arabera, egunean 3000 euroko kostua baitu aurrekontuan sartutako egonaldia gainditu ondoren, gertatu den bezala), Unaxen aitona-amonek etxea hipotekatu behar izan zuten. Fakturaren bigarren zatia ordaintzeko, Unaxen senitarteko eta lagunek elkartea sortu zuten, Unax Bihotzez, baita fundazioa ere: Bihotzalai. Entitate biek, ongintzazko ekimen desberdinen bitartez, mugimendu solidarioa hezurmamitu dute Leioan, aurrekaririk gabekoa Bizkaian, eta leioaztar eta bizkaitar asko harro sentitzeko moduko mugimendu altruista bilakatu da.
Urriaren 17ko ongintzazko afaria azken ekimen solidarioa da. Leioako Udalak Artatzako instalazioak utzi dizkio fundazioari, doan. Horretarako, Udalak instalazio hori erabiltzeko duen egunetariko bat utzi die ekimenaren bultzatzaileei, Eusko Jaurlaritzarena baita higiezina eta itun bat baitago Udalaren erabilerarako egunak zehazteko.