Algortan egin dute mitina eguerdian Basagoitik eta Cospedalek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 9a, 19:40

Bizkartzainek inguratutako Algortako Telletxe plazan hartu dituzte gaur ehun bat lagunek Maria Dolores de Cospedal Espainiako PPko idazkari nagusia eta Antonio Basagoiti EAEko hauteskundeetarako hautagaia. Biek ala biek popularren kanpainaren leloari eutsi diote: “Bozkatzen ez baduzu, haiek irabaziko dute”. Ildo horretan, Iñigo Urkullu EAJren hautagaiaren "argitasun falta" kritikatu du Basagoitik. Adierazi duenez, "independentziarantz eman nahi dituen pausuak ezkutatu nahi ditu" jelkideak; "Artur Mas Kataluniako Generalitateko pausuei darrai". PPko lehendakarigaia "ziur" dago Urkulluk irabazten badu, "ahal badu, Mas baino haratago" joago dela. Horri jarraiki, urriaren 21ean bozkatzera deitu ditu Cospedalek "Euskadi Espainia dela eta Espainia Euskadi dela" uste duten herritar guztiak. "Pasibotasunak edota nagikeriak ez du balio. Joaten ez bazarete, abertzaleek irabaziko dute; haiek, bai, bozkatzera joango baitira", gaineratu du Espainiako PPko idazkari nagusiak. Argazkian, De Cospedal Eduardo Andrade zinegotzi getxoztarra atzean.

PPren ekitaldi politikoa Algortako Telletxe plazan (albuma)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun