EH Bilduk eskualdeko mitina egingo du arratsaldean Erandion

EH Bildu koalizioak eskualde mailako ekitaldi politikoa egingo du gaur, urriak 10, 19:30ean, Erandioko Irailaren 23a plazan. Euria egitekotan, mitina azoka zaharrean egingo luteke, zehaztu dutenez. Bertan hartuko dute hitza Bego Artze Erandioko Bilduko zinegotziak zein Oskar Matute eta Leire Pinedo EAEko hauteskundeetarako zerrendakideak. Bestalde, larunbat honetan, hilak 13, Barakaldoko BEC independentziaren alde betetzera deitu ditu herritarrak EH Bilduk. Nazio mailako ekitaldia 17:30ean hasiko da. Horren gosegarri gisa, Algortan, Ikurrinari omenaldia egingo diote urriaren 12ko Hispanitatearen egunean. Hitzordua 13:00etan jarri dute Telletxen. Aurretik, 11:00etan hasita, bizikleta martxa egingo dute. Argazkian, 2011ko maiatzaren 11n, Bildu koalizioak udal eta foru hauteskundeetarako mitina eman zuen Algortako Tellagorri plazan.

ALGORTA

Urriak 12, ostirala
Independentzia Eguna.
11:00 Bizikleta martxa, Telletxetik.
13:00 Ikurrinari omenaldia, Telletxen.

Urriak 13, larunbata
16:15 Denok BECera! Independentziaren aldeko ekitaldi nazionala. Algortako metro geltokian elkarrekin joateko.

Urriak 19, ostirala
20:30 Txistorrada Tellagorrin kanpainari amaiera emateko.

ERANDIO

Urriak 10, asteazkena
19:00 Eskualdeko ekitaldia, udaletxeko plazan.

Urriak 13, larunbata
12:00 Kotxe-karabana, Altzaga kiroldegitik.

Urriak 19, ostirala
20:00 Itxiera ekitaldia, Altzagako Jado kalean.

PLENTZIA

Urriak 14, igandea
12:00 Propaganda banaketa eta triki-poteoa, plazatxotik.

SOPELA

Urriak 11, osteguna
19:00 Mitin nagusia, Udaletxeko plazan.

Urriak 12, ostirala
20:00 Bertso poteoa, informazio bulegotik hasita.

Urriak 13, larunbata
10:00 Futbito txapelketa, Zipiriñen.

Urriak 14, igandea
17:00 Mus txapelketa, frontoian.

Urriak 19, ostirala
20:00 Herriko mitina, udaletxeko plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun