Matutek, bere aldetik, krisialdia, langileria, enpresari eta bankariak, proiektu txikitzaileak... izan zituen hizpide. Gogoratu zuenez, Erandion sortu zen "ekologismoa eta langileen borrokaren arteko elkarlana"; 60eko hamarkadan erandioztarrak itotzen ari zen kutsaduraren kontrako protestetan, alegia. Horri jarraiki, mobilizazio horietan Francoren poliziak eraildako Anton Fernandez eta Josu Muruetari gorazarre egin zien. Getxoko EH Bilduk Erandioko atzoko mitinaren bideoak sarean jarri ditu.
Erandioko ekitaldi politikoaren irudiak (album)