Ez da izango proiektu horiek ez dutela hainbesteko lehentasunik bere agendatxoan? Guk dakigula, Getxo Antzoki superkalifragilistikoa aurrera ateratzeko sekulakoak eta bi egin izan ditu EAJk, proiektua fasetan banatu eta bere erara aurrera atera arte. Legegintzaldia amaitu eta medaila ederra eskegi ahal izango dute, Abratik ere ikusi ahal izango dena. Gainontzeko gehienei ez zaigu batere gustatzen Algortako plaza urtetan baliogabetuta izatea suposatzen duen munstro milionarioa, baina gure iritziak ez die gehiegirako balio.
Aurrekontuei edota zerga eta tasei buruz hitz egiteko konpromisoa duten bezala (horretarako dagoeneko hurbildu zaizkigu galdezka), gainontzekoari buruz hitz egiteko betebeharra dute. Ez diezaietela herritarrei sinestarazi gainontzekoen burugogorkeriagatik ez direla proiektuak aurrera ateratzen; gaiak mahai gainean jarri eta besteen proposamenak eta kritikak onartzeko apaltasuna erakutsi dezatela.
Getxoko Bildu
bildu.info/getxo