EH Bilduren kartelak Udalekoekin "saboteatzea" egotzi diote Leioako EAJri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 11a, 18:42

"Badirudi jeltzaleren bat urduri dabilela… ondo egiten ari garenaren seinale!", adierazi zuen atzo Leioako Bilduk. Izan ere, EH Bilduren kartelak estaltzeko, Udaleko (EAJ-EB) afixak erabiltzea leporatu diote tokiko EAJri. Are gehiago, "sabotajetzat" jo dute aipatu ekintza. "Kultur Leioak 2011 urtean Olentzero iragartzeko kartelak dira, hain zuzen ere", koalizioko kideek zehaztu dutenez. Horren aurrean, azalpenak ematea exijitu diete Jon Peli Lazkano Kultura zinegotziari, Ana Lopez Kultura zuzendariari eta Eneko Arruebarrena alkateari. Gertatutakoa frogatzeko, bideo bat plazaratu ere egin dute ezkertiarrek. Bitartean, urriaren 21eko EAEko hauteskundeei begirako kanpainaren egitarauarekin aurrera darrai EH Bilduk Leioan. Gaur, osteguna, kotxe karabana egingo dute, seguru asko Sopelako ekitaldi nagusira joateko. Hitzordua 18:30ean jarri dute San Juan jaietako txosna gunean, hau da, anbulatorio atzealdean. Argazkian, Elixabete Moral eta Arkaitz Fullaondo Leioako Bilduko zinegotziak prentsaurreko batean.

Leioako Bilduk plazaratutako bideoa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun