EH Bilduren bizikleta-martxa izango da etzi Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 11a, 18:55

Hauteskunde-kanpainak aurrera darrai. Itzubaltzeta / Romon EH Bildu koalizioak programaturiko ekitaldien artean, etzi, larunbata, eguerdiko 12:30etan bizikleta-martxa abiatuko da Branka herriko tabernatik, Getxoko Bilduk zabaldu duenez. Ordu berean, esku-orriak banatuko dira. Igandean, ordu berean (12:30ean) kotxe-karabana abiatuko da Brankatik. Astelehenean eta asteazkenean, berriz, haima eta esku-orri banaketa izango dira Areetako Xake plazan eta Seisdedos-en (Areeta, BBVA aurrean), hurrenez hurren. Urriaren 18an, aldiz, ekitaldi nagusia egingo dute Santa Eugenia plazan, 19:30ean. Azkenik, hauteskunde-kanpaina 19an itxiko du Santa Eugenia plazatik aterako den musikaz lagundutako poteoak. Hitzordua 20:00etan izango da. Argazkian, txalapartariak Erandioko atzoko mitinean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun