Algortako
Itxartu Taldea kultur elkarteak XXX. ibilaldi neurtua antolatu du biharko, ostirala, urriak 12. Urtero ibilaldi horretan parte hartzaile kopuru handia biltzen da, Algorta eta inguruko herrietatik 16,4 kilometroko ibilbidea egiteko. Helduak goizeko 8etatik aurrera hasiko dira ibiltzen Algortako batzokitik abiatuta, eskualdean barrena. Hamar urtetik beherakoentzat beste ibilbide bat prestatu dute Itxartukoek, 6,6 kilometrotakoa eta errazagoa. Irteera 10:00etan izango da. Ibilaldia bukatu ondoren herri parrilladaz gozatu ahal izango da 12:00etan eta ordu horretatik aurrera egingo dute sari-banaketa hasiko da Algortako batzokiaren patioan. Sari kopuru handia eta kirol material asko banatuko dute. Aldez aurretik izena emateko epea amaitu da jada. Hala ere, bihar bertan egin ahal izango da, irteera baino lehen, batere dirurik ordaindu gabe. Partaidetza lagun bietako taldeetan izango da. Argazkian, Imanol Landa Getxoko alkatea egon ohi da sari banaketan.