Egutegietan gorriz markatuta ageri arren, bihar eskualdeko hainbat ikaslek ez du jairik hartuko.
Ikasle Abertzaleek deituta, Uribe Kosta eskualde mailako herri eskolak egingo dituzte Getxoko Aixerrota institutuan, "Getxopapera" ezker abertzaleko tokiko aldizkariak zabaldu duenez. Hitzordua goizeko 10etan jarri dute, Euskal Eskola Nazionala eraiki nahian. IAk adierazi duenez, "ikasleak bagoaz, bagoaz gure eskola eredua eraikitzera. Subjektu gisa aitortzen gaituen eskola, ikasleon eskubideak bermatu eta gure hitza, besteenaren antzera errespetatu eta kontuan hartuko duten ikastetxeak eraikiko ditugu. Enpresa eta merkatu kapitalistatik interesetatik urrun, herriarekin eta herriaren garapenerako lan egingo duen unibertsitateak errealitate egingo ditugu. Euskaraz ikasi eta bizitzea posible den heziketa eredu bat, parekidetasunean, elkarlanean… ez delako ametsa, ikasleok posible dela erakutsiko dugu!". Bestalde, 16:00etatik aurrera,
Gazte Zukgua prozesuaren eztabaidak izango dira Algortako San Nikolas ikastolan. Argazkian, ikasleak herri eskoletan Aixerrotan, artxiboko irudian.