Bere
egutegia
inposatzen
ari
zaigu
Estatu
espainiarra.
Inposaketak
egiten
ari
da,
halaber,
erreformaz
erreforma,
dekretuz
dekretu,
murrizketekin
—prestazioetan,
oinarrizko
eskubide
sozialetan...—
Eta
egunetik
egunera
behartxuago
egiten
gaituzten
erreforma
laboralen
bidez. Ez
gaude
prest
hori
onartzeko.
Bihar
lan
egingo
dugu,
gure
egoitzak
zabalik
izango
dira.
Eta
bihar
ere
jarraituko
dugu
eskatzen
klase
politikoari
hemen,
Euskal
Herrian,
ez
ditzatela
aplikatu
inposatutako
politikak.
Ordua
da
Madrili
esateko
hemen
ez
direla
ezarriko
ez
bere
lan
egutegia,
ez
bere
politika
antisozialak.
Azkenik,
eragile
sozialei,
sindikalei
eta
politikoei
dei
egiten
diegu
lan
egutegi
propioa
erabakitzeko
datorren
urterako.
Bada
garaia
inposatutako
jai
egun
espainiarren
aurrean
planto
egiteko.
Euskal
Herrian,
2012ko urriaren
11n
LAB sindikatua