Hiru lagun zauritu dira gaur Sopelan, Toyota Yaris batek eta Seat Leon batek BI-3124 errepidean aurrez aurre talka egin ondoren. Suhiltzaileek emakume bat atera behar izan dute autoetako baten barrutik, harrapatuta gelditu delako, Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Istripua goizeko 8etan gertatu da, eta errepidea guztiz moztu behar izan dute. Hori dela eta, auto ilarak izan dira ordu erdiz, 8:30ak arte, autoak errepidetik kendu dituzten arte. Talkaren ondorioz, suhiltzaileek emakume bat atera behar izan dute Toyota Yaris autoaren barrutik, harrapatuta gelditu delako. Emakumea eta berarekin zihoan laguna Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, eta Seat Leon autoan zihoan pertsona Basurtukora. Argazkian, pare bat ertzain trafiko kontrola ezartzen artxiboko irudian / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.