Urriaren 21eko hauteskundeetan "herritarrok asko dugula jokoan" adierazi du gaur, Astrabuduako Josu Murueta plazan, Jose Antonio Pastor
PSE-EEren Bizkaiko zerrendaburuak. "Espainia osoan ematen ari den eskubide eta zerbitzu murrizketari eutsi edo gutxinaka ongizate estatua desegiten ari diren beste komunitate autonomikoen egoera berean jaustea dugu jokoan", azaldu duenez. Pastorren aburuz, aukerak bi dira: "herritarren eskubideak defendatzen jarraitzea eta krisialdi ekonomikotik ateratzea edo independentziarena bezalako eztabaida identitario faltsuetan erortzea". Horri jarraiki,
EAJk "argi hitz egin dezala" gustatuko litzaiokeela aipatu du PSE-EEren hautagaiak: "argi esan diezagula hauteskunde hauetan Euskadiren independentziaren eta, azkenean, Bildurekin hitzarmenak egitearen alde dagoen; edo alderantziz, gu bezala uste duen autogobernua mantentzea egokiena dela uste duen, ezberdinen arteko elkarbizitza nagusi izateko". Argazkian, Jose Antonio Pastor, Juan Otermin Erandioko PSE-EEko buruarekin batera, 2011ko maiatzeko udal hauteskunde kanpainan / © Bizkaiko PSE-EE.