Ekimeneko kartela

Athletic futbol taldeko ehunaka zale biltzen dituen Herri Norte Taldeak (HNT) 30. urte betetzen ditu aurten. Hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dute urtemuga borobila ospatzeko asmoz. Kirol eta kultur jarduerak Itzubaltzeta / Romon eta Bilboko Zorrotza auzoan egingo dituzte. Urteurrena gaur abiatu dute Itzubaltzeta / Romoko kultur etxe txikian, "Euskal nortasuna, desde el otro lado" hitzaldiarekin. Gaueko 10etan, ordea, boxeo saioa izango da gaztetxean, boxeolariek ring itxurosoa dutela zain. Bihar, ordea, goizetik hartuko dute herriko gaztetxea, bertan materiala, pegatinak, argazkiak, kartelak eta abar egun osoan izango direla. Tartean, 10etan, HNTko kideen arteko futbito txapelketa antolatu dute. Eguerdian horma-irudian aritu ostean, herri bazkaria izango dute 15:00etatik aurrera. Bazkalostean bideo-emanaldia izango dute aukeran, iluntzeko 9etan Insershow taldeak kontzertua eman arte. Argazkian, Ertzaintzak hildako Iñigo Cabacas Piratas taldeko zalea gogoratu nahi izan du HNTk urtemugan.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!