Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik eskainitako unibertsitateko matrikula, beka eta tasen inguruko datuetan “gardentasun falta” eta “manipulazioa” daudela salatu du Aratz Castro EHUko Ikasle Kontseiluko buruak. Adierazi duenez, “ez da egia Gobernuak Euskadin murrizketak ez dituela gauzatzen; ez agian hainbesteko esangura mailarekin, baina gure bizitzan eragina daukate”. "Murrizketen aurrean, unibertsitate mailako hezkuntza arloan eskaintzen ari diren datu zehatz gabe eta nahasien aurrean", EHUko Ikasle Kontseiluak ikasleriari eskainitako kanpaina informatibo bat aurkeztea erabaki du; Boloniaren ezarpenarekin gradu bakoitzean matrikulak zenbateko igoera izan duen jakinaraztea da honen helburua. Castroren arabera, “aurreko azterketarik gauzatu gabe Eusko Jaurlaritzak kreditu bakoitzaren prezioa %30 igo du, eta %70eko kopurura iristen da giza zientzietako bigarren matrikuletan, ezkutatzea saiatu diren datua izanik azken hau".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!