Argentinan izango da Itxartu dantza taldea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 12a, 00:26

Datorren asteazkenean, hilak 17, Algortako Itxartu euskal dantzari taldeko 26 neska-mutil Argentinara bidaiatuko dute. Aurten Rosario hirian ospatuko den Argentinako euskal nazio astean "Euskadiren ordezkari gisa" arituko dira Itxartukoek, mendeurrena betetzen duen Zazpirak Bat euskal etxeak gonbidatuta. Hori dela eta, Rosarioko "El Circulo" antzokian emanaldia eskainiko dute algortarrek, urriaren 26an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Horrekin batera, Entre Rios lurraldeko Concordia hiriko euskal etxean ere euskal dantzen erakustaldia burutuko dute Itxartukoek urriaren 20an. Argazkian, nazioartera hainbat aldiz atera da Itxartu dantza taldea. Irudian, iaz Txekiako Klatovy herrian / © Itxartu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun