"Hiru egunetan zehar, Sopelako auzokideek euriaz gozatzeko aukera izango dute... euro euriaz!", udal iturriek adierazi dutenez. Izan ere, Sopelako Salerosleen Elkarteak, Udalaren tokiko erakundearen lankidetzarekin, ekimen original eta dibertigarria antolatu du urriaren 16, 17 eta 18rako. "Euro euri sorpresa" izenarekin, animatzaile bik udalerriko kaleak zeharkatuko dituzte egun horietan, oparitzeko bonoak herritarrei banatuz. Bono horiek elkartearen kide diren dendetan xahutu ahal izango dituzte. Bikote dibertigarri horrek 1500 deskontu-bono baino gehiago banatuko ditu egunero. Sei bono ezberdin egongo dira, kantitate ezberdinekin: bi, bost eta hamar eurokoak. Bono batzuk “Sopela” izenaren silaba bana izango dute, hau da, “so”, “pe” eta “la”. Hiru silabak elkartzen dituzten lagunek 20 euroko deskontu-bonoa eskuratuko dute. Argazkia: cc-by-nc-sa mammal.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!