Gorka Garcia Sertutxa "Patas" euskal preso politikoa joan den astean eraman zuten berriro Algeciraseko kartzelara, bere herritik 1.058 kilometrotara, Algortako Herrira bilguneak jakinarazi duenez. Algortarra Madrilgo Valdemoro espetxera mugitu zuten uztailaren bukaeran, irailaren 17 eta 18an Espainiako Auzitegi Nazionalean epaiketa bat egiteko. 2007ko ustezko ihesaldi plan batean nahasita egotea leporatzen diote, Ana Paz haren bikotekide ohi eta Iñaki Goioaga abokatuarekin batera. Fiskalak sei urteko espetxe zigorra eskatu du Garcia Sertutxarentzat. Argazkian, 2009ko ekaineko operazioan, Paz eta Goioaga atzeman zituztenean, Inge Urrutia emakume gaztea atxilotu zuten Algortan eta libre utzi zuten handik egun batzuetara, kargurik gabe.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!