EHUko ikasle elkarte eta sindikatuek atzo
Bilbon antolatutako protestan Ertzaintzak erabili zuen jarrera errefusatu du aho batez
M-15 mugimenduaren Uribe Kostako tokiko asanbladak. Mugimendu horrek bildutako lekukotasunen arabera liskarra goizeko 13:30ak aldera piztu zen. Ordu horretan euskal Polizia autonomoaren bost furgoneta Eusko Jaurlaritzak Bilboko Kale Nagusian duen Ordezkaritzara bertaratu ziren. Ikasleek salatutakoaren arabera, ordu horretarako sirenak entzun zitezkeen eta poliziek dagoeneko borraka ari ziren. Komunikabide batzuen arabera, berriz, "disuasio-karga eman" zuten ertzainek. Era berean, 100 bat gazte Kale Nagusiko 85. zenbakiko eraikina okupatzen zuten, iturri batzuen arabera "funtzionarioetariko batzuek eragozpenik jarri ez eta protestaren izpirituaren alde agertu" zirela. Behin eraikin barruan, Ertzaintzak bi orduz erretenitu zituen gazteak eta haietako 93 identifikatu eta desordena publikoa leporatu zien. Hori dela eta, Uribe Kostako M-15ak Ertzaintzak ikasleen aurka erabilitako jarreraren aurrean bere desadostasuna agertu du, ikasleen kolektiboak protesta era baketsuan egin zuela azpimarratuz. Argazkian, ertzainak neska bat arrastaka eramaten jendearen aurka oldartu aurretik / cc-by-nc Anoetar - Topatu.info.