Gizon bat atxilotu dute Areetan emakume bat atari barruan erasotzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 12a, 21:50

Ertzaintzak 35 urteko gizonezko bat atxilotu du goizaldean Areetan, bere etxeko atarira sartzen ari zen emakumezko bat erasotzea egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak adierazi duenez, 01:30ak aldera, emakumea atari barruan zela, gizona agertu eta atea kolpatu du, hura ixtea oztopatuz. Ustezko erasotzailea ere barrura sartzea lortu du eta emakumezkoarekin indar egiten hasi da. Bera ihes egiten lortu eta laguntza eske atera da. Alboko lonja batean zeuden lagunak joan dira laguntzera eta Sos Deiak 112 zenbakira deitu dute. Ertzaintza heldu bitartean atarian itxita izan dute gizona, ateari eutsita. Herrizaingo Sailak ez du argitu erasoaren zergatia zein zen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun