Euskal Herria eta Kataluniako independentistek bat egingo dute igandean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 12a, 22:48

Igande honetan, urriak 14, Kataluniatik heldutako 150 independentistek bere babesa erakutsiko diote EH Bildu koalizioari Sopelan. "Castellersetan erakutsi bezala, denon indarra batuz, gure bi herriok Europan estatu bilakatzea" aldarrikatuko dugu, sopeloztarrek adierazi dutenez. Hitzordua eguerdiko 12:30ean, Larrabasterrako Urgitxieta plazan. Kataluniako independentistei ongi etorria egin ostean, luncha, ikurriñari eta senyerari omenaldia izango dira; eta Casteller ikusgarria altxatuko dute katalanek. Argazkia: cc-by PhotographYeah!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun