Sopelan lortutako aldaketa Lakuan ere nahi du EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 12a, 23:21

Euri zaparradak baldintzatuta, Sopelako udaletxearen aurrean egin behar zuen mitina lekuz aldatu eta Jauregizar plazan jarritako oholtzan burutu zuen EH Bildu koalizioak, ehun lagun baino gehiagoren aurrean. Bertatik, Leire Pinedo Sopelako Udal Gobernuko zinegotzia eta Eusko Legebiltzarrerako Bizkaiko hautagaia harro agertu zen Uribe Kostako herri horretan orain dela urte t'erdi erdietsitako aldaketaz: "Bilduren eskuetan utzi zenuten Sopelako herriaren kudeaketa eta harro nago kudeaketa talde horren parte izateaz". Orain, Pinedoren iritziz, aldaketa hori Eusko Legebiltzarrera eta Lakuara eraman behar da, Euskal Herriak aurrera egin dezan: "Euskal Herrira politika eta jendarte mailako benetako aldaketarantz bideratzea dugu jokoan". Bide hori egiteko gauza, baina, "EH BIldu osatzen dugun emakume eta gizon ezkertiar eta independentistok besterik" ez direlakoan zegoen. Hori baliatu zuen EAJrengandik ezberdintzeko. Izan ere, "konplexurik eta erdibiderik gabeko independentistak gara", aldarrikatu zuen, "Urkullu jaunak botatzen duen bizikidetzarik gabekoak, partekatutako burujabetzarik gabekoak". Hizkuntz politika ere izan zuen ardatz EAko zinegotziak, EH Bilduk hartutako 19 konpromiso azaltzeko. Ondoren, Maribi Ugarteburu Amorotoko alkate ohia eta ezker abertzaleko eleduna aritu zen, bakegintza eta Espainia eta Frantziarekiko nazio gatazka hizpide izan zituela, klase borroka ahaztu gabe. Aurretik, txalo zaparrada eskatu zuen bertan egon nahi baina "oraindik orain" gatibu daudelako egoterik ez dutenentzat. Argazkian, Leire Pinedo.

Ekitaldiaren laburpena (© Sopela.net)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun