Lau egunez itxiko dute Itzubaltzetako Zubieta kalea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 13a, 14:08

Itzubaltzeta / Romon, Zubieta kalea itxiko zaio zirkulazioari astelehenetik, urriaren 15etik, ostegunera arte, Errekagane kaleko espaloia konpontzeko lanak direla eta. Konponduko duten espaloi zati txikia, bi kaleen elkargunearen eta Errekaganeko 18. zenbakiaren artean dagoena da. "Bertatik igarotzen diren ibilgailu astunen eraginez egoera txarrean dago espaloi zati hori eta horregatik konponduko dute", tokiko agintariek zehaztu dutenez. Lanak udal behargin-brigadakoek egingo dituzte. Konponketa egiten duten bitartean, Errekaganerantz Zubieta kaletik sarri igarotzen diren lineako autobusak zein gainontzeko ibilgailuak Serantes kaletik desbideratuko dituzte. Halere, Zubietan dauden garajeetara sartu behar duten autoek bidea irekita izango dute. Argazkian, herri lanak artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun