Udalaren erabakiaren arabera, San Martin de Tours elizako Misioen taldeak 45.000 euro jasoko ditu eskolaratze egitasmo baterako Kansenian (Kongoko Errepublika Demokratikoan); Medicus Mundi Bizkaia elkarteak 29.900 euro lortuko ditu sexu osasuna sustatzeko Guatemalan eta Zabalketak 29.800 euro basoak gestionatzeko proiektu baterako Bolibian. Osalde, Perualde, Entre Amigos-Lagun Artean, Educación sin Fronteras eta Mujeres con voz, GKEek 29.000 euro bana eskuratuko dituzte, hurrenez hurren, emakumezkoak kapazitatzeko proiektu baterako Malin, heziketari lotutako beste baterako Perun, azpiegiturak eta saneamendua hobetzeko Guatemalan, heziketako beste bat Salbadorren eta bio-ortu baterako Perun. Ayuda Más entitateak 24.000 euro edukiko ditu Ekuadorreko arrisku gunetan heziketa sustatzeko. Vicente Ferrer elkarteak 19.300 euro lortuko ditu Indiako Anantapurreko 39 familia nekazariren egoera ekonomikoa hobetzen laguntzeko eta Lur eta Itsaso izenekoak 14.000 euro Guinea Bissauko nekazal aldeetako garapena bultzatzeko. Azkenik, ECCA Romok 9.000 euro jasoko ditu Telema Osasuneko zentrorako Kongoko Errepublika Demokratikoan. Proiektuen %63a Hegoamerikan eta Ertamerikan eramaten ari dira aurrera, %31a Afrikan eta %6a Asian.
Bestalde, Garapenerako Hezkuntzako eta Sentsibilizazio alorrean, Medicus Mundi Bizkaia elkarteak beste 13.715 euro eskuratuko ditu, Unesco Etxeak 13.419 euro, Biladik 11.314 euro, Entre Amigos-Lagun Artean taldeak 10.750 euro eta Zabalketak 10.400 euro. Azkenik, giza ekintzako alorrean Chernobil elkarteak 2.800 euro izango ditu, Chernobileko umeak 2.000 euro, eta Bikarte eta Ukrania Gaztea 800 euro bana, udan adin gutxikoak hartzeko programak aurrera eramateko.
Eskerrak
Laburbilduta, “382.000 euro 22 proiekturen artean banatuta, eta horietan Getxoko lankidetzak, hau da, udalerriko GKKek, entitate erlijiosoek eta abarrek nagusitasuna dute eta baita familia getxoztarren konpromisoa agerian uzten duten ekimenek ere, esate baterako Chernobileko, Saharako edo ekialdeko herrialdeetako haurrak hartzen”, nabarmendu du Landak. Alkateak getxoztarren konpromisoagatik eskerrak ematen amaitu du eta gehitu du: “nire esker ona eta Alkate bezala harrotasuna ere igorri nahi dizkiet aipatutako udalerriko GKEEi, entitatei eta parrokiei bere egunerokoan eta urtean zehar lankidetza lanetan erakusten dituzten konpromiso solidarioagatik eta justizia sozialagatik”.