Getxoko Udaltzaingoak 200 gidari ingururi salaketa jarri die 2012an, elbarrituak diren pertsonentzat gordetako partzelatan beren autoak aparkatzea egotzita. 200 horietatik, udal garabiak, guztira, 32 ibilgailu eraman ditu gordailura. "Azken asteetan egindako ekintza prebentiboan, hildako zenbait lagunen txartelak ez zituztela bueltatu egiaztatu ondoren, udaltzainek, 10 kasutan dagoeneko hilda dauden pertsonei emandako txartelen iruzurrezko erabilera egin dutela detektatu dute. Hori dela eta, autoak kaletik kendu dituzte garabiarekin, autoa hartzera joan denean gidariari txartela atzeman eta 200 euroko isuna ipini diote", udal iturriek azaldu dutenez. Halaber, 2012an beste udal batzuk emandako 25 txartel atzeman dituzte, ustez txarto erabiltzeagatik; eta jatorrizko udal horietara bueltatu dituzte. Kasu horietan, Getxoko Udalak 200 euroko administrazio-espedientea izapidetzen du gidariaren aurka.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!