Gipuzkoako Auzitegiak hiru lagun epaituko ditu astelehenetik aurrera, Erandioko 64 urteko bizilagun baten erailketan parte hartzea egotzita,
"El Correo Español" egunkariak zabaldu duenez. Ustez burezurra mailu batekin hautsi zioten 2009ko ekainean "Demonio" ezizenarekin ezaguna zen Ignacio Pascual Hernandezi eta, ondoren, bere gorpua Azkarate gaineko Bide Gorri leizera bota zuten, Azkoitian, Madarixa eremutik gertu. Hilabete beranduago aurkitu zuten hilotza Kataluniako hiru espeleologoek, 90 metroko sakoneran. Bridekin lotutako mantetan bilduta zegoen gorpua. Orotara, 64 urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskalak 42 urteko Felipe R.A., 47 urteko Juan Carlos F.D. eta 35 urteko Oscar D.C. lagunentzat. Azken hori, gorliztarra izatez, omen da gertaeren eragilea. Dirudienez, drogekin lotutako kontu-garbitzea izan zen zergatia. Argazkia: © Herrizaingo Sailak.