Lau gazte atxilotu zituzten Neguri eta Algortan lapurtu izana egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urr. 13a, 20:10

Getxoko Udaltzaingoak lau mutiko atxilotu zituen pasa den irailaren 12ko goizaldean, horietako bat 14 urtekoa, Negurin eta Algortan hainbat lapurreta egin zutelakoan. Udaltzainek dei bat jaso zuten goizeko 4:30ak aldera, Udaltzaingoaren Koordinazio Zentroan. Deitzailearen arabera, lau gaztek lapurtu berri zuten Algortako gimnasio batean. Berehala, zenbait polizia-talde bertaratu eta horietako batek bi gazte atxilotu zituen jazarpen baten ondotik. Gainontzeko poliziek inguruak miatu zituzten, ondoko kale batean beste bi gazte aurkitu zituztela. Bertsio ofizialari jarraiki, "atxilotutakoak lapurretan aritu zirela begi bistakoa zenez", udaltzainak "ohartu" ziren gazteek Negurin hasi zutela beren "delituzko ibilbidea", eta auzo horretan aparkatuta zegoen auto baten barruan zeuden gauza batzuk lapurtzen saiatu izana ere leporatu zieten. Atxilotutakoak, udaltzainen ustez, Neguriko autotik Algortako fruta-denda batera joan eta bertan zein medikuen kontsultategi batean ere ebatsi zuten arestian aipatu gimnasioan saiatu aurretik. Poliziaren datuen arabera, gazteek, adin txikikoa 14 urtekoa eta gainontzeko hirurak 18 urtekoak, "delitu-historia zabala dute". Guztiei diru kopuru desberdinak atzeman zizkieten. Hiru nagusiak epailearen esku utzi zituzten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun